Udalak bizikletak aparkatzeko gune berri bat prestatu du Egiluze Ikastetxearen atzealdean. «Ikastetxetik bizikletak aparkatzeko gune bat behar zutela eskatu ziguten, eta ikastetxeekin dugun lankidetzaren barruan, aste honetan bertan jarri dugu», esan du Juan Luis Silanes Hezkuntza zinegotziak.

«Gogorarazi nahi dut azken asteetan Udalak antzeko aparkalekuak jarri dituela Talaia Ikastetxearen inguruan, Amuten, Bordari Ikastetxean, Mendelun, Itsas Elizaren atzealdean, Uria Harresian, eta Jostaldi pilotalekuaren inguruan, Udal Euskaltegiaren aurrean».